Denetariko biktimak izan ziren iragan larunbatean Nafarroako Parlamentuan, Foro Sozial Iraunkorrak deituta: estatuaren errepresioa jasan dutenak, torturatuak, ETAren indarkeria sufritu dutenak... Horiek guztiek hitza hartu zuten legebiltzarrean, Hitzorduak: Construyendo la convivencia en Navarra saioan.
Ez ziren alderdi guztietako ordezkariak izan, eta horregatik kexu azaldu dira bi mahai inguruen antolatzaileak.