Metropoli Forala 2016-11-04

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 4a

Gizarteratze eta bermatutako errenta berria onartu zuten atzo parlamentuan. Bazterketa eta pobrezia pairatzen duten herritar gehiagori emanen diote babes ekonomiko eta soziala. Nolakoa da gure artean beharrean bizi diren herritar horien profila? Herritarrak, haien herrietako pertsonak hurbiletik ezagutzen dituzten hiru lagun, Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, Antsoaingo alkate Ander Oroz eta Eguesibarko alkateorde Ioseba Orduña gurean izan dira gaiaz solasean. Lokaletik orokorrera jo dugu. Haien udalerrietako argazkia egin dugu. Maialen Goñi zine kritikoaren eskutik asteburuko estreinaldiak ezagutu ditugu. Osasunak Alavesen aurka jokatuko du bihar Sadarren. Eñaut Agirrebengoa kazetariak partida horren aurreko kronika egin digu. Amaitzeko, musikari tartea. Eymard Uberatagoena, Baobabs Will Destroy Your Planet taldeko abeslari eta gitarra jotzailearen eskutik, Irlandako talde indien erritmoak ezagutu ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!