Gosariak eta askariak bihotzarekin (#concorazon) izeneko kanpaina izan zen joan den urriaren 21 eta 22an. Gurutze Gorriak laugarrenez jarri du abian: elikagaiak bildu eta haurrak gosariak eta askariak ziurtatuak izateko egitasmoa da. Zailtasun sozialak dituzten familiei eskainiko dizkiete gosari eta askari horiek. 13.990 lote banatu ahal izanen dituzte jasotako 4.000 kilo elikagairi esker.