Parlamentarien solasaldian, Nafarroako aurrekontuen proiektuaz
eta Espainiako egoera politikoaz aritu gara hizketan hiru
lagunekin: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Esther
Korres eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza. Aritz Aiesa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria ere gurean izan da. Salestarren eraikina, Mugikortasun Plana, Ezkaba proiektua, Itoizko uraren kanona eta hondakinen birziklaketa elkarrizketaren ardatz nagusi. Musikaren tartean, Balerdi Balerdi taldeko ahotsa eta gitarra jotzaile Toño Muroren eskutik, The Uski's talde bizkaitarraren monografikoa gozatu dugu.