Bankuek saldu gabeko 1.000 etxebizitza dauzkate Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 2a

Saldu gabeko promozioetakoak eta kalera botatako herritarrenak dira bizitoki horiek guztiak.

Bankuek 1.000 etxebizitza baino gehiago dauzkate hutsik Nafarroan. Hutsik, saldu ez dituztelako. Edota, hutsik, jendea etxegabetu dutelako, kalean utzita, gero, etxe barru horietan inor egon ez dadin.

Hala, 2008an kapitalismoak hauspotutako higiezinen merkatuak beherako joera hartu zuenetik, jabetza horiek saldu ezinean dabil banka.

Nafarroan, 441.600 euroko etxe bat dauka, adibidez, baina baita 5.000 euroan baloratutako pisu bat ere.

Orain, Espainiako Bankuak neurriak hartu ditu, urriaren 1ean indarrean jarritako zirkular batek saldu gabeko higiezin horien prezioa %30ean jaistera behartzen duelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!