Gero eta erabiltzaile gehiago ditu '.eus' domeinuak

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 2a, 08:22

.eus domeinuaren sortzaileek 5.000 erabiltzaileko langa gainditzea lortu dute.

6.000 erabiltzaile ditu dagoeneko eta gero eta gehiago izanen direla aurreikusi daiteke. Enpresak, erakundeak, elkarteak eta norbanakoak ari dira erabiltzen domeinua. 

6.000 webgunek dute dagoeneko .eus domeinua, eta goranzko joera du, domeinu nagusiak beherako bidea egiten ari diren bitartean %7 jaitsi dira bataz beste, %18 igo da bederatzi hilabetean .eus domeinua. 2007an sortu zen domeinua, eta euskara bultzatzea du helburu, besteak beste. Horregatik, domeinua erabili nahi dutenei webgunearen gutxienez zati bat euskaraz edukitzea eskatzen zaie. Hala ez dutenei, lagundu egiten diete, gainera, webgunea egokitzen.

Ehun erakunde inguru, elkarteak, enpresak eta norbanako batzuk zeuden proiektuaren sustapenean. Eta 6.000 erabiltzailera iritsi direnean, enpresak dira nagusi: %34. Erakundeak daude bigarren postuan %19, euskara eta kulturako eragileak gero %15, eta haien ondoren datoz, hurrenez hurren, hezkuntzakoak eta norbanakoak %8 eta %6.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!