Ikasle gehiagok jasoko dituzte Nafarroako Gobernuaren bekak

Euskalerria Irratia 2016ko azaroaren 2a

Derrigorrezko hezkuntza ondorengo ikasketetarako beka irizpideak aldatu dituzte, eta 2.739 bekadun gehiago izatea aurreikusi dute: %24 gehiago, alegia.

Ikasle gehiagok jasoko dituzte hezkuntza bekak Nafarroan, hilaren 31n exekutiboak kaleratutako bigarren derrigorrezko hezkuntzarako beka deialdian konproba daitekeenez; lehen aurreikuspenen arabera, %24 eginen dute du gora ikasle bekadun kopuruak: hau da, 2.739 bekadun berri izanen dira. Azaroaren 30 arte eska daitezke laguntzak.

NUP, lehenetsita

Etxebizitzari eta jantokiari dagozkion laguntzak handituko dira, baita Pirinioetatik datozenei ematekoak ere. Handia da aldea iazko laguntzekin alderatuta: esaterako, jantokirako beka 900 eurokoa izanen da eta, aurreko urtean, 665 eurokoa zen.

NUPentzat, Nafarroako Unibertsitatearentzat eta Nafarroatik kanpoko unibertsitateentzat dira laguntzak. Hori bai, ikasleak justifikatu beharko du zer dela eta ez duen karrera egin Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Argudiaketa baliogarria izanen da, beti ere, egin beharreko ikasketak NUPen ez badaude, ikasleak egin nahi dituen hizkuntzan ez egotekotan edota ikaslea gertuago biziz gero beste unibertsitate batetik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!