Metropoli Forala 2016-10-28

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 28a, 12:26

Iruñerriko hautetsien solasaldia gaur. Zizurko alkate Jon Gondan, Berriozarko alkateorde Alfonso Arnesto eta Barañaingo zinegotzi Ainhoa Oiaga hiri garraioaz aritu dira. Nola arindu, nola ibili azkarrago billabesak Iruñerrian, nola lotu eta komunikatu modu egokian hiriburua eta inguruko periferia. Mintzagai anitz. Maialen Goñi zine kritikoaren eskutik zine estreinaldiak. Osasunak Bilbon jokatuko du asteburuan Athleticen aurka. Eñaut Agirrebengoa kazetariak partidaren aurreko kronika. Musika esperimentalaren tartean, Urtzi Iraizoz txistularia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!