Castejongo ziklo konbinatuko Elebron zentraleko 400 mw instalazioa legez kanpokoa da. Gorenak berretsi du, hirigunetik "gertuegi" dagoela, 2.000 metro baino gertuago, hain justu, eta, beraz, ilegala dela.
2005ean eman zuen Industria Ministerioak eraikitzeko baimena, eta bi urte beranduago egin zuten, 2007an. Kexak izan dira azken urteetan: Ribera Mas Centrales No eta Sustrai Eraikuntza eragileek kritika egin dute, esaterako.