Heldu den urteko ekainean Ospitale Guneko sukaldeak kudeaketa publikoa izanen dute berriro. Hala iragarri berri du Osasun kontseilari Fernando Domingezek. Gobernuak atzo izandako batzarraren ondoren eman zuten erabakiaren berri: Osasunbideko kudeatzaileari baimena eman diote "Akordio bat erdietsi eta elikagaiak erosten hasteko".
Kudeaketa publikoa izan dadin, beharrezko pausoa dela berretsi du Osasun Kontseilariak. Ekainetik, Osasunbideak hartuko du beregain sukaldeak kudeatzeko ardura. Kanpoko enpresa baten esku geratuko da plateretan janaria jartzea, distribuzioa eta garbiketa. 33 lanpostu berri izanen dira, horietatik 8 sukaldariak.