Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez, nafar legebiltzarreko presidentea izan ditugu. Mintzagai nagusia, aste honetan eginen den Nafarroako egoera politikoari buruzko eztabaida orokorra. Satorrak taldeko kide Arturo Hermoso de Mendoza eta Koldo Los Arcos espeleologoek lur azpia hobe ezagutzen lagundu digute. Nafarroan azkenaldian lezezuloetan egin diren lanei erreparatu diegu, bereziki. Mediterraneoa zeharkatzen saiatzen diren migratzaileez hitz egin dugu Xabier Agirre Girgillaoko filosofoarekin.