Metropoli Forala 2016-10-25

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 25a, 12:18

Nafarroan aldaketa politikoa gertatu eta urtebetera, egoeraren analisia egin dute Ion Orzaiz eta Joxerra Senar kazetariek. 'Nafarroa, orain ala inoiz ez' liburua plazaratu dute. Gaur, arratsaldean aurkeztuko dute lan hau, Caldereria kaleko aretoan. Horren aurretik, goizean Euskalerria Irratian elkarrizketatu ditugu Berria egunkariko bi lankideak.
Langabeziari aurre egiteko, lana banatu. Horixe proposatzen du Banatu taldeak. Jardunaldiak antolatu dituzte gaur eta bihar Iruñean. Luzio Tabar ekintzaileak eman dizkigu xehetasunak.
Musikaren tartean, Toño Muro, Balerdi Balerdi taldeko ahotsa eta gitarra-jotzailea izan dugu. Gaur, rocka eta folka primeran uztartzen dituen AEBko The Jayhawks taldearen kanta aukeratuak gozatu ditugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!