Metropoli Forala 2016-10-24

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 24a, 13:20

Gorritxoak berriz ere zuloan sartuta. Osasunaren egoeraz mintzatu gara Iñaki Berastegi eta Aritz Agirre kirol kazetariekin.
Metropoli Foraleko pentsatzeko txokoan, gizakion ergelkeriaz aritu gara. Kirtenkeria oso zabalduta dago munduan, pertsona txatxuak franko dira. Xabier Santamaria irakaslearekin Carlo Cipolla idazlearen "Allegro ma non troppo" saiakera liburua oinarri hartuta ergelkeriaz eta bere ondorioez hitz egin dugu. Edu Lartzangurenen eskutik gidari mozkorrei buruz aritu gara. Xatur Larralde, Adaxka mintegiko nagusia, gaztainei buruz mintzatu zaigu. Angel Erro idazleak irribarre meharra piztu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!