Lesakako mendi batean egurra egiten ari zen Narbarteko gizon bat larriki zauritu da gaur eguerdian buruan kolpe latza jasota. Eguerdiko 13.06etan SOS Nafarroara eginiko deiaren bidez istripuaren berri eman dute. Jarraian anbulantzia, suhiltzaileak eta foruzaingoaren patruila bat bertaratu dira. Zantzu eta testigantzen arabera makina bateko zirga bat hautsi da eta horren ondorioz aske gelditu den piza pisuak jo dio gizonari aurpegian, begiaren aldean. Zauritua helikopteroz eraman dute Iruñera eta ingresatuta gelditu da Nafarroako Ospitalegunean.