Nafarroako Unibertsitate Publikoaren karpa eginen dute hemendik bi egunera, hilaren 21ean, ostiralean, eta NUPeko talde feministak brigada feminista ateratzea aurreikusia zuen.
"Eraso matxista bat pairatu edo laguntza feminista behar izanez gero, zinta more feminista bilatu". Hala dio brigada feministak iragartzeko afixak.
Horren kontra azaldu dira festako antolatzaileak, eta esan dute besoko feminista daraman inor ikusiz gero, bota eginen dutela, sare sozialetan zabaldutako mezu baten arabera.
Prentsaurrekoa deitu dute gaur arratsalderako NUPeko talde feministako kideek, gertatutakoa azaltzeko. 16:00etan izanen da, Sario eraikinean.
Bestelakoak onartu izan ditu karpak
Sexismoaren apologia egiten zuten pegatinak azaldu izan direlako egin da ezagun NUPeko karpan, tartean Gaur larrua joko dut, bihar epaiketa zioen bat zegoen.
