Lanuzteak deitu dituzte Steilas eta ELA sindikatuek bat eginda heldu den urriaren 26rako. LOMCEren aurka eta bereziki errebaliden kontra aterako dira kalera. Eskola lehen orduetan lanuzteak eginen dituzte eta arratsaldean elkarretaratzea eta manifestazioa eginen dute. Gobernuari eskatu diote, hezkuntza erreformaren aurka ausardia gehiagoz aritzeko.
Comisiones Obrerasek, UGTk eta Herrikoak bere aldetik ere eginen dituzte lanuzteak. Arratsaldeko elkarretaratzean elkarrekin joanen dira Steilas eta ELArekin. Horretarako, hiru lelo adostu dituzte: LOMCEri eta Errebalidei EZ, Murrizketarik ez. Hezkuntza Departamentuaren parean eginen dute protesta.