Udaltzaingoaren eta Sarasate Pasealekuko okupazioa dela eta atxilo hartutakoen arteko bitartekaritza prozesua abiatuko dute, ohiko epaiketa egin beharrean, Hirekin kolektiboak hala eskatu, eta auzitegiak onartu ostean. Gaur zen hastekoa epaiketa.
Larunbatean, mobilizazioa egin zuten Iruñean, "etxebizitza-merkantzia" logikaren kontra. Ibilbidean, bi eraikin hartu zituzten; sinbolikoki okupatu zituzten, baina. Kolektiboaren apustua zein den azaltzeko era izan zen.
"Aurrera jarraituko dugu okupazioaren bidez espropiatzen eta kolektibizatzen" azaldu du Hirekinek prentsa ohar baten bidez.