Metropoli Forala 2016-10-18

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 12:33

Azkenean, garaipena lortu zuten gorritxoek Eibarren kontra Ipuruan. Iñaki Berastegi eta Aritz Agirre kazetariak gurean izan dira partidaren analisia egiteko. Astea zazpi txiotan laburbildu digu Iker Tubia tuiterlariak. Paris aldera ere jo dugu. Irratiko berri emaile Aitor Almanzaren kronika jaso dugu. Bob Dylan musikariari literatura Nobel saria eman zioten duela zenbait egun. Minnesotako artistaren bizitzak eta lanak antzekotasun asko ditu Kierkegaard filosofoarekin. Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoak eman dizkigu xehetasunak. Ion Celestino, Broken Brothers Brass Band taldeko tronpeta jotzailearen eskutik triptiko musikala gozatu dugu saioaren azken zatian: Joan Mary Johnson in memoriam, "Córtate el pelo" dokumentala eta Raperos de Emaus taldearen azken diskoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!