Hamahiru urteko espetxe zigorra, Leitzan kamiolari bat hil zuen ertzainarentzat

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 17a

A15 autobidean izan zen hilketa. Fiskalak hogei urteko kartzela zigorra eskatzen bazuen ere, ertzainak egindakoa onartu izanak arindu egin du epaia.

Lanerako ezgaitzea eta 13 urte eta bost hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Nafarroako Auzitegian orain dela urtebete kamiolari bat hiltzea egotzita epaitzen ari ziren kamoilari bati.

Fiskalaren akusazio hogei urtekoa zen; eta beste bi akusazio partikular ere bazeuden: biktimaren bikoteak hemezortzi urteko zigorra nahi zuen eta hildakoaren gurasoe eta seme alabek, aldiz, 25ekoa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!