Irailetik piperrak saldu eta saldu ari dira Garesen. Lehen ez bezala orain piper erreak dira gehien saltzen direnak. Maitane Arraiza ekoizlea eta Oihan Mendo herriko alkatea gurean izan dira. Bihar, Gayarre antzokian Tartean antzerki taldeak, Amour izeneko obra taularatuko du. Haurrek eta nagusiek goza dezaketen lana. Jokin Oregi zuzendariak eman dizkigu xehetasunak. Altxatu rock taldeak "Hegalen indarrez aitzina" izeneko diskoa plazaratu du. Ibai Osinaga kantaria Irrintzi Dorrean izan da gaur eta zuzenean akustiko zenbait ere abestu dizkigu.