Gobernua babesten duten lau alderdiek Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak lege proposamen bat erregistratu dute aparteko ordainsaria 2017an itzultzeko.
Lehen zatia, %25 urtarrileko lehen egunetan oradainduko zaie funtzionarioei. Gainerakoa, 2017aren erdialde edo bukaera aldean, Espainiako Gobernuarekin Hitzarmena adosten denean, kontuan hartuta azken urteotan Nafarroari dagokiona baino gehiago ordaindu zaiola Espainiari, 100 milioi euro gehiago gutxienez, hori baliatuta oraindduko zaie azken zatia.
Gaur bertan erregistratu dute lege proposamena eta lehendabizi, Mahai eta Eledunen batzarrak ikusiko du, eta tramitera onartu beharko du bidea egin dezan.
Gaur osoko bilkuran aztertu duten UPNren lege proposamena beraz, ez da aurrera atera, ez baitu inoren babesik izan, Gobernua babesten duten lauek aurka bozkatu dute, baita alderdi sozialistak ere eta PP abstenitu egin da.
Badakizue, gain honetakin, azken asteetan zalantza zegoen Podemos-Ahal Duguk babestuko ote zuen, baina gaur erregistratu duten lege proposamena kontuan hartuta, ez dio babesik eman.
UPNk Podemosi gezurretan ibiltzea leporatu dio, piruetatan aritzea. Postureo politikoa leporatu dio Ahal Duguko idazkari nagusiari. Aparteko ordainsaria 2017an ordainarazteko mozioetan babesa eman izana, jakiteagatik binkulanteak ez zirela mozio horiek, eta orain, lege proposamena ez babestea UPNrena delako eta Gobernuaren sinesgarritasuna ez kaltetzeko.
PSNko parlamentariek ere Podemos-Ahal Duguri leporatu diote legea ez onartzea, anbiguo jokatzen duelako behin eta berriz.
Geroa baik esan du, funtzionarioek edo langile publikoek ez dutela arazorik lehenago edo beranduago jasotzeko. PPk ordaindu zuen, ez zuen diruaren bidez, eta, horrek zorrak izatea eragin dio orain. Lehenago edo beranduago dagokien aparteko ordainsaria jasoko dutela esan du Patxi Leuza parlamentariak.
EH Bildu ere kritiko azaldu da UPNrekin. 2012an kendu zieten aparteko ordainsaria funtzionario eta langile publikoei. 2015ean itzuli zieten laurdena. Urte amaiera hartan, bazeuden 50 milioi euro. Baina, ez zuten diru hori erabili ordainsari hori itzultzen segitzeko. UPNri galdera bota dio Adolfo Araizek. Non dago diru hori? Arena Pabiloiean agian?
Podemos Ahal duguko idazkari nagusi, Laura Perez oso haserre aritu da. Pankartetan herritarren eskubideen defentsan segituko dutela erantzun dio Javier Esparzari. Aparteko ordainsaria itzuliko zaiela ere bai. Euren lehentasuna delako, UPNrena ez bezala.
Atzera begiratu behar da
Nondik dator aparteko ordainsariaren afera? Bada, 2011ra jo behar dugu. Uda hartan, Espainiako Gobernuan PPk eta PSOEren babesarekin, konstituzioa aldatu zuten defizitaren muga bete ahal izateko. UPNk, behar ez bazuten ere, babesa eman zien aukera horri.
2012an, UPNk erabaki zuen aparteko ordainsari hori ez ordaintzea, Nafarroak zuen defizitaren izenean.