Iruñeko udal solasaldian, EH Bilduko Iban Maia, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino, Sarasate Pasealekuko okupazioaren ondorioez aritu dira. Larunbatean, Iruñea Kantuan jaialdia izanen da Baluarten. Angel Mariezkurrena antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak.
Igandean, Vianan, Nafarroa Oinez 2016 ospatuko da. Ikastolako irakasleekin hitz egin dugu. Ainhoa Arano kazetariak seiko urrea ekarri digu.