Aurreko edizioak Euskara Kultur Elkargoak (EKE) eta Pamiela argitaletxeak antolatzen zituzten. Tamalez, arazo ekonomikoak direla eta, EKEk bere lanari utzi behar izan zion eta Euskokulturrek hemendik aurrera beraren hutsunea beteko du MIkro-Ipuin Lehiaketan Pamielarekin batera.
Esker mila Euskara Kultur Elkargoari aukera hori guri eskaintzeagatik.
Lehiaketa Nafarroa Garaiko A eta D ikasleei zuzenduta dago, baita Xuberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako ikasleei ere, eta helburua da 100 hitz baino gutxiagoko ipuin bat euskaraz idaztea.
Sei kategoriatan antolatuta dago lehiaketa: Nafarroa Garaian D ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntza; A ereduko Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta, Xuberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroan Lehen eta Bigarren maila.
Lanen aurkezteko epea 2016ko abenduaren 16an amaituko da.

Pamiela Argitaletxeak liburu sorta banatzen du kategoria bakoitzeko irabazleen artean.
Epaimahaiak, nafar idazleek osatuta, erabakitzen du zein ikastetxetan eginen den ikasle, irakasle eta artista gonbidatuarekin ospatu ohi den sari banaketaren ekitaldia. Aurtengo edizioko gonbidatu berezia Oier Sanjurjo, Osasuna taldeko nafar jokalaria da.
Orain arte irakasleen laguntzarekin lortu da lehiaketak ikastetxeetan gero eta garrantzi handiagoa izatea, espero dugu aurten ere elkarrekiko lanari esker egitasmoa sendotzen jarraitzea.
Informazio gehiago: euskokultur.eus