Kazetarien solasladian, Berriako Joxerra Senar eta Garako Martxelo Diaz izan dira. Aktualitate politikoa mintzagai: asteburuko okupazioa Iruñean eta behar lukeenaren gainetik 100 miloi euro ordaintzen ari zaiola Nafarroa Madrili. Nafarroa Oinezen igandeko festaren aurretik egiten ari garen elkarrizketa sortaren barruan Vianako Ikastolako ikasleekin elkarrizketa egin dugu. Iruñeko Udaleko Hirigintza Zuzendari Bixente Taberna gurean izanen da Etxebizitza Bulegoaz eta Descalzos kaleko erarikuntza berriaz solasteko. Adaxka Mintegiko Xatur Larralde naturzalearekin udazkeneko fruituez aritu gara.