Urriaren 15erako antolatu du Altaffaylla elkarteak egun berezia. 'Nafarroa 1936-1986-2016 izuaren garaietatik, itxaropen garaietara' goiburuarekin 17:30etan izanen da ekitaldia. Paco Etxeberria forentsea, Lucio Urtubia anarkista beteranoa, Fermin Balentzia kantautorea, La Chula Potra rap kantaria, Los Luciasn taldea, Baigorriko kantariak, jota abeslariak, txitulariak eta dantzariak izanen dira, besteak beste.