Bazkari edo afari orduetan haurren erdiek pantaila baten aurrean jaten dute: telebista, ordenagailu edo mugikor batekin egiten dituzte otorduak. Cinfak egindako ikerketa baten emaitzak argitara atera du datu hori. Espainiako gainerako erkidegoetako haurrekin alderatuta, Nafarroan dira teknologia berriak gutxien erabiltzen dituztenak otorduren batean ari direla. 6 eta 12 urte arteko haurren %46,7k ez dute telebistaren edo bestelako pantailaren aurrean jaten. Txosten horrek argitzen duen bestea da, pantaila baten aurrean jaten duen haurrak aukera gehiago duela pertsona heldu izaten denean gainpisua edo obesitatea izateko.
Ikastetxetik kanpo haur gehienek kirolarekin lotutako ekimenen bat egiten dute, hala, %95,6k egiten dute kirolen bat. Gosariaren garaian %1ek ez dute deus hartzen, %13,3k fruta jaten dute eta %25,6k zukua edaten dute. Hamarretik batek jaten du opil-industriala eta etxean egindako opilak jaten dituzte %13,3k.
Beste datu batzuk: euren gurasoekin haurren %61,1ek hilean behin edo bitan jaten dute zabor-jana; jateko 'berezia' prestatzen diete haurren %21,8ri eta 8 eta 10 ordu artean egiten dute lo gehienek; %86,7k.