Dagokiona baino gehiago ordaintzen dio Nafarroak Espainiari

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 10a, 14:14
Mikel Haranburu errenta aitorpenaren emaitzak ematen. Arg:eitb.eus

Mikel Haranburu Ogasun kontseilariak esan du 100 milioi eta 250 milioi artean ordaintzen diola dagokiona baino gehiago. 

Nafarroak Espainiari egiten dion diru-aportazioaren inguruko azalpenak ematera irten da Ogasun Kontseilari Mikel Haranburu. "Dagokiona baino gehiago ordaintzen dio Nafarroak estatuari. Hala jaso du Ogasunak egindako txosten batek", nabarmendu du Haranburuk. Gainera, "100 eta 250 milioi euro gehiago izan daiteke", esan du. 

2015ean, 590 milioi euro ordaindu zizkion Nafarroak estatuari. Orain egindako ikerketa baten emaitzek diote baina, gehiegizkoa dela hori. Alegia, Nafarroak 2015ean 340 milioi euro eta gehienez 490 milioi euro artean ordaindu beharko lizkiokeela Espainiari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!