Mola eta Sanjurjo buruzagiekin batera hobiratuta dago Jaime Munarriz. Haren familiak gorpua itzultzeko hainbat eskaera egin izan ditu eta orain, hobitik ateratzeko lanak noiz hasiko zain daude. Jaime Munarrizen iloba, Josetxo Munarriz Irrintzi Dorrera etorri zaigu. Asteburuari begira ere jarri gara. Vianako Ikastolako zuzendari Maite Otero elkarrizketatu dugu Nafarroa Oinez festari buruz. Eskolan zer ikasi. Eskolan ikasi genuenetik zer desikasi. Irakaskuntzaz mintzatu gara Xabier Santamaria irakasle jubilatuarekin. Futbolaz eta Twitterrez ere aritu gara.