Xabi Bandini: “Orain musika lasaia eta toki txikiak maite ditugu”

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 10a

Duela bi urte desagertutako Kerobia taldeko kideek musika proiektu berria abiarazi dute: Anticontinente. Abesti berriak konposatu dituzte eta dagoeneko entzungai dira sarean. Xabi Bandini abeslariari elkarrizketa egin diogu. Bide batez, sortu dituzten kanta horietako zenbait entzuteko aukera izan dugu Metropoli Forala irratsaioan.

 

“Beste momentu batean gaude. Leku txikietan jotzen ari gara orain. Giro lasaian. Errazago biltzen da jendea. Gertuago izan nahi dugu publikoa”. Hala dio Bandinik. Teknologien alorrean, beti izan zen berritzailea Kerobia taldea. Anticontinente taldeak bide beretik jo nahi du. Kanta guztiak sarearen bitartez entzun daitezke. www.anticontinente.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!