"Iaz baino 7.000 herritar gutxiago daude lehen kontsultaren zain Osasunbidean. Zerrenda hori existitzen den bitartean ez gara kontent izanen", azaldu zuen Fernando Dominguez kontseilariak atzo osoko bilkuran. 42.505 lagun dauden itxaron zerrendan zain, eta azken hilabetean %1,3 hazi da kopurua. Osasun Kontseilariak onartu zuen, 2016ko hilabeteotan itunetan 31,7 milioi euro inbertitu dituztela, iazko hilabete berdinetan 30,5 milioi euro izan ziren. Milioi bat gehiago bideratu dute Osasunbideko profesionalek San Juan de Dios ospitalean egin zitzaten zenbait ebakuntza. "Gutxika Nafarroako Ospitale Guneak hartuko ditu beregain ebakuntza horiek", nabarmendu zuen kontseilariak.