Nafarroako Auzitegi Nagusian deklaratu dute gaur Baztango alkate Joseba Otondok eta alkate ohi Garbiñe Elizegik, Lekarozen 228 etxebizitza eta golf zelaia eraiki nahi dituen Palacio de Aroztegia enpresak "prebarikazioa" leporatu dielako.
Otondo alkate ohiak ziurtatu du "legeari jarraituz" jokatu dutela, ekintza guztiak "udal teknikariekin kontrastatuta"
Herriaren gainetik, aroztegia
Udalaz Gaindiko Plana baliatuz eraiki nahi du Nafarroako Gobernuak Aroztegia, eta kexu dira bertako herritarrak, herri galdeketan azaldu gisan: bozka eman zuten %80k ezezkoa eman zioten proiektuari.
"Baztango tokiko autonomiaren gainetik" pasatzea egotzi dio Baztango EH Bilduk Nafarroako Gobernuari. Oroitarazi du, ildo beretik, Udalaz Gaindiko Plana onartu zutela erregionalistek, hauteskundeetarako bi egun baino falta ez zirenean; horregatik, Geroa Bairi leporatu dio "UPNren jokaldiari azken oniritzia" ematea.
"Baztan herria ez dute salatzen ahal, ez gaudelako salgai". Hala amaitu du Otondok prentsa aurreko hitz hartzea.