"TTIP eta CETA bezalako nazioarteko merkataritza itunek finantza kapital nahiz multinazionalei ekonomia, ingurugiroa, legeak, pertsonen eskubideak eta, are gehiago, bizitza, beraien mesederako zuzentzeko berme juridiko guztiak ematen dizkiete". Hori da manifestu bateratuan salatu dutena, eta horregatik aterako dira kalera.
Europako "Udazkena erresistentzian" aldarrikapenarekin bat egin dute Euskal Herriko bi eragileek ere, "bestelako ekonomia eta gizarte ereduaren" defentsan: "Erakundeek, gizartearen parte hartze aktiboarekin, izan behar dute oinarrizko giza eskubideak bermatzen dituztenak". Gauzak horrela, Nazioarteko Herrien arteko Itunaren bat egin dute, halaber.
Hiriburu guztietan
Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan hartuko dituzte kaleak. Ondorioz, Bilboko, Gasteizko, Donostiko eta Iruñeko manifestazioak antolatzako asanbladak iragarri dituzte. Iruñekoa, urriaren 13an izanen da, Auzoenean, arratsaldeko 19:30ean.