Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, EH Bilduko Patri Perales, Geroa Baiko Itziar Gomez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino izan dira. Udaltzaingoaren eredua eta Erorien Monumentuko kriptaz artzapezpikuak eginiko adierazpenak mintzagai. Ioar Cabodevilla urbanistarekin arkitekturaren egunaz eta Pecha Kucha Night jaialdiaz hitz egin dugu. Lorea Arakistain puntu eus fundazioko kidearekin internet eta sare sozialak mintzagai. Ivan Gimenez, "El Corralito Foral" liburuaren egilearekin, gaurtik aurrera, korralitoaren irrati bertsioa egiten hasi gara. Gaur trantsizioko PSNri buruzko kapitulua aletu dugu.