Valtierrako Felix Zapatero, Cortesko Cerro de la Cruz, Altsasuko San Miguel I institutua, Iruñeko Irubide, Iruñeko San Cernin, Uharteko Virgen Blanca eta Burlatako Regina Pacis Amor de Dios ikastetxeetan hasiko dira Laguntza programa abian jartzen. Eskola jazarpena prebenitzea eta sortuko balitz bitartekaritza lanak sustatzea da helburua. "Hezkuntza komunitatean jazarpenik onartzen ez dela azpimarratzeko proiektu estrategikoa izanen da hemendik aurrera eginen duguna", azaldu du Jose Luis Mendoza hezkutza kontseilariak.
Ikastetxeetan koordinatuko da Laguntza programa. Zenbait irakasle jarriko dituzte lanean eta 35 orduko ikastaro batean parte hartu beharko dute horretarako. Baliabide materialak eta didaktikoak ere izanen dituzte eskura.