Ana Ollo: "Legerik saltatu gabe ahalbidetu dugu ETBren emisioa"

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 6a

Gobernuko kontseilariak ziurtatu du "zorroztasun" osoz egin dituztela eta ulertezina dela 32 urtez oztopoak izatea nagusi. 

Herritarren eta Erakundeen Harremanetako kontseilari Ana Ollok nabarmendu du legerik saltatu gabe ahalbidetu duela ETBren emisioa LTD bidez. Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Kontseiluak markatutako bidea jarraitu dutela gaineratu du eta “mesederik egin gabe” eraman dutela aurrera. “Zorrotz” eta “juridikoki berme guztiekin” egin dute ETB ikusteko bidea.

Mesede tratua ikusi du UPNk

“Interes `publikoaren gainetik ETBri mesede egiteko ahalbidetu dute emisioa”, egotzi dio UPNko Jose Luis Sanchez de Muniain parlamentariak. “Legea ez da zenbaitetan behar bezala bete” leporatu dio Gobernuari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!