Ereinotz koroa kendu dute Nafarroako Jauregitik

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 6a

Argazkia: 'Laureada' erauzteko unea. / navarra.es

Memoria Historikoaren Legeak agintzen du Francoren aldeko borroka goraipatzen duen ikurra kentzeko; haatik, 1951tik egon da Nafarroako Gobernuaren egoitzan.

Herenegun erauzi zuten 'laureada' Nafarroako jauregitik, obra hasi eta zazpi egunetara, uste baino askoz azkarrago, beraz, lanek hiru aste irautea aurreikusi zuten eta.

Ekainaren 29an erabaki zuen Gobernuak ereinozduna kentzea, izan ere, frankismoa goratzen du. 1937an eman zion Franco diktadoreak Nafarroari, 1936ko kolpean frankismoaren alde borrokatu ziren nafarrak "omentzeko".

Jauregian, 1951an jarri zuten. UPNk ez du kendu agintean egon den urte guztietan, Memoria Historikoaren Legea urratuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!