Irrintzi plaza 2016-10-05

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 5a, 18:06

Lehendabiziko aldiz maria Gurrea kazetari gazteak eman digu gaur eguneko albiste ona, gero, Unai Arellano eta Aritz Larrea izan ditugu laster ospatuko den Nafarroa oinez jaiari buruz eta prestatu duten abestiaz. Zineman sartu gara Gontzal Agoterekin eta bi sarrera banatu ditugu entzuleen artean.Josetxo Azkonak "hitzaren arabera" bere tartea eskeini digu, gaur eldarnio hitzaren inguruan. Oskar Zapatak, berak eman behar duen"euskeraz eroso aritzeko pilulak " ikastaroari buruzko informazioa eman eta bukatzeko, Musikaren tartean "Hatortxu Rock" jaialdiaren antolatzaile bat Aitor Agirrezabal elkarrizketatu dugu abenduaren 17an ospatuko den hemeretzigarren edizioaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!