"Abokatuen arteko desadostasunak konponezinak dira; ez nago gainontzeko abokatuek hedabideetan etengabe adierazpenak egitearen alde, nire ustetan, epaiketa paralelo bat sortzen baitute, eta, gainera, ez dut bat egiten esandakoekin, izan ere, gure bezeroei ez diete onik egiten". Hala adierazi du Carmen Sala Angel B. F. eta Jesus E. D.-ren abokatuak.
Hain justu, Sanferminetako bortxaketagatik atxilotutako lauri beste sexu eraso bat egotzi dieten egunen berean jakinarazi du haren erabakia.
Prentsa ohar bat helarazi du, esanez "defentsa teknikoa, juridikoa eta errespetuzkoa" egin nahi zuela, "posizionamendu matxistetatik at".
"Uste dut abokatu baten jarduna epaitegian egin behar dela, eta ez dela egokia bezeroentzat bi defentsa lerro ezberdin eramatea; onena da prozesuan dauden gainontzeko abokatuek segitzea edota kontratatzen dituztenek".