Dantzarien Biltzarrak kafe tertulia antolatu du, dantzari buruz hitz egiteko

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 5a

Hablemos de danza izeneko zikloa prestatu du Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Berako Gure Txokoa elkarteak.

"Dantzari, musikari eta dantzazaleak kafe batera gonbidatu nahi ditugu eta dantzaren inguruan solastu". Hori da Nafarroako Dantzarien Biltzarrak eta Berako Gure Txokoa elkarteak luzaturiko proposamena Hablemos de danza izeneko zikloari begira. Urriaren 8an hasiko da, eta, orotara sei saio antolatu dituzte, hiru egunez.

-Urriaren 8an, Beran:
12:00etan. Dantza eta generoa. Aldaketak ematen ari dira, nola?
16:00etan. Dantza Tradizionala, nora goaz?


-Urriaren 22an, Iruñean:
12:00etan. Dantza ¿Ohitura edo berritasuna?
16:00etan. Dantzarien Biltzarraren etorkizuneko erronkak


-Urriaren 29an Beran:
12:00etan. Dantza eta erlijioa. Dantza eta erlijioa lotuta egon dira urte luzez, soka apurtu behar dugu?
16:00etan. Emanaldietan zuzeneko musika edo grabatutakoa axola du? Zergatik?

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!