Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez eta Ezkerrako kide Ioseba Ezeolaza izan ditugu aktualitate politikoaz hizketan. Kerobia, desagertutako taldeko kideek musika proiektu berria abiarazi dute: Anticontinente. Abesti berriak egin dituzte. Kanta horiek entzuteko eta Xabi Bandini abeslariari elkarrizketa egiteko aukera izan dugu.
Nafarroako elizak modu ilunean bereganatuak dituen ermita, etxe, frontoi eta bestelako ondareez mintzatzeko Estatu mailako topaketak eginen dira asteburuan Iruñean. Jardunaldien berri eman digu Jose Mari Esparza editore tafallarrak.IG Nobel sariez solastu gara Iosu Royo ingeniariarekin.