Lan-instripu kopurua jasanezina dela ohartarazi dute UGT eta Comisiones Obreras sindikatuetako ordezkariek parlamentuan. "Gizarte osoari eragiten dion arazoari ahalik eta lasterren irtenbidea eman behar zaio eta horretarako berehala mahai baten bueltan hizketakide sozialak jarri beharko lituzke Gobernuak", esan du Raul Villarrek UGTko kideak. Horrez gain, Patronalari, UGTri eta CCOOri ematen zaizkion diru-laguntzen garrantzia azpimarratu dute, prebentziorako programak sustatzen zituztelako horien bitartez.
Urtarrila eta ekaina bitartean 3.900 lan istripu izan dira gurean, iazko tarte horretan baino 400 gehiago. Lan istripuan hildakoen kasuan datua hobea da: iaz sei izan ziren, aurten bi izan dira. Istripu larrien kasuan aurten bat gutxiago.
Krisiaren aitzakiarekin enpresek eta administrazioak gutxitu egin dute lan-arriskuak ekiditeko eta prebentzioan lan egiteko laguntzak. Lan istripuak txikitzeko nahikoak ez diren egiteasmoak dauzkatela abian salatu dute eta egoera larria delako, neurri gehiago jartzeko eskatu diot Gobernuari.