Artzapezpikutza: "Iruñeak ez dauka Mola eta Sanjurjo lurpetik ateratzeko eskumenik"

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 5a

Argazkia: Erorien Monumentuko barnealdea.

> Hilobitik ateratzeari buruzko txostenaren kontrako helegitea aurkeztu du artzapezkikutzak.
> Gorpuzkiak ateratzeak ondarea "kaltetuko" lukeelakoan dago.
> Udala Erorien Monumentuko jabea den arren, "horrek ez dio deshobiratzea egiteko baimenik ematen".

Mola eta Sanjurjo kolpista frankistak dauden tokian geratu behar dira; Iruñeko Udalarena den eraikin batean, alegia. Hala uste du Iruñeko Artzapezpikutzak, eta, horregatik, helegitea aurkeztu berri du, desehortzi ez ditzaten.

"Udala jabea izateak ez dio eskumenik ematen lurpetik atera eta gorpuzkiak lekualdatzeko, kultu espazio bat baita, ez da hilerri bat, Memoria Historikoaren Legeak agindu gisa, eta, beraz, haren bortxaezintasuna ordenamendu juridikoak zehazten du", esan du Iruñeko Artzapezkutzak.

Ondarearen kaltean

"Hobitik ateratzeak elementu arkitektonikoak, ornamentalak, altzariak eta kriptan dauden gainontzeko elementuak kaltetuko ditu". Horra argudiatu duena helegitean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!