Langile gehiago behar dituztela aldarrikatzeko kalera atera dira suhiltzaileak

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 5a

Lan Eskaintza Publikoa nahikoa ez dela esan diote Nafarroako Gobernuari Gazteluko plazan bildutako suhiltzaileek, "ustezko irtenbideak" gaia "atzeratu" baino ez baitu egiten.

Suhiltzaileak behar dira. Hori da gaur goizean suhiltzaileek Gazteluko plazan egindako elkarretaratzean irakur zitekeen goiburua. Pankarta atzean, 60 lagunetik gora.

Gobernuak Suhiltzaileen Lan Eskaintza Publikoa deitu badu ere, ez da nahikoa, Mintxo Astiz ordezkari sindikalaren hitzetan, "Nafar Gobernuak planteatu dituen ustezko irtenbideak arazoa atzeratu" baino ez baitute egiten. Legealdian "plantilla berritu" egin behar duela exijitu diote gobernuari.

Hala, "langilegoa prest" dago "ahaleginak egiteko" Suhiltzaileen Zerbizuaren "biziraupenerako". Aurkiak ifrentzua ere badakar, baina: Barne Sailari eta Zuzendaritzari esan diete haiek ere "ahaleginak" egin bahr dituztela; "bi gauzak batera doazela negoziatu nahi bada".

Zenbakien mintzoa

388 suhiltzaile egon beharko litzateke Nafarroan, baina 340 baino ez dira egun. Zenbait datu eman dituzte: esaterako, suhiltzaileen gutxiengo kopurua hirutik bostera doala salatu dute, eta batzuetan bi baino ez direla egon. Hori gertatu da, diotenez, Altsasuko eta Tafallako suhiltzaile parkeetan. Hiru eta lau langilek egon beharko lukete, hurrenez hurren, segurtasuna bermatzeko; aurten, bada, "behin baino gehiagotan" bi baino ez dira izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!