Jose Miguel Etxeberria Naparra, duela 36 urte desagertu zen. Batallon Vasco Españolek bere gain hartu zituen haren bahiketa eta hilketa. Kasua ez da argitu oraindik. Iruindarraren gorpuzkiak non egon daitezkeen jakiteko informazio baliotsua lortu dute orain. Eneko Etxeberria, Naparra zenaren anaia gurean izan da. Pentsatzeko txokoan, Girgillaoko filosofo Xabier Agirre, elite politikoei buruz solasean aritu da. Musikaren tartean, Ion Celestino tronpeta jotzailea, Broken Brothers Brass Band taldeko kidea.