Urriaren 13an bozkatuko dute alderdiek erregionalistek egindako proposamena. 2012an funtzionarioei eurek kendutako aparteko soldata aldaketaren exekutiboak ikasturte honetan ordaintzea nahi dute.
Aldaketaren gobernuko kideen artean, iritzi kontrajarriak daude. Epeka ordaintzearen alde azaldu dira Geroa Bai, EH Bildu eta Ezkerra. Ahal Duguk, aldiz, uste du orain ordaindu behar dela.
"Molestatzen digu aparteko ordainsaria kendu zuten horiek etortzea orain lezioak emanez", esan du Carlos Couso (Ahal Dugu), UPNri erreferentzia argian. Dena dela, "sinbolikoki" garrantzitsua delako, ordaindu behar dela dio alderdiak, eta litekeena da aldeko bozka ematea, UPN, PP eta PSNrekin bat.
EH Bilduko ordezkari Adolfo Araizek, berriz, aipatu du, haren ustetan, oso ongi legokeela lehenago ordaintzea, nolanahi ere, dirurik ez dago: "UPNk egindako proposamenak bidea eginez gero, 18 milioi gutxiago egonen dira gainontzeko politiketan gastatzeko". Bide beretik jo du Geroa Baik. Koldo Martinezek proposamena egingarria ez dela azpimarratu du.