80 urte joan dira 1936ko kolpe militarretik. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolaturiko jardunaldiek europar faxismo eta bortizkeria politiko eta sozialaren prozesuei buruzko hausnarketa abiatu nahi dute, berreskuratu behar den iragana, eta horren gainean begirada etikoa eta kritikoa proiektatuz. Gatazka horietan izuzko ondarea diseinatu zen, eta ondare hori Bizikeditza eta Memoriaren Toki bihurtu behar da. Toki horiek adeitasunean, bakean, demokrazian eta bizikidetzan oinarritutako balioen adierazgarri izan behar dira. Halaber, memoria bizia eta aktiboa eraikitzeko tresnak izan behar dira, baita iraganeko zein gaur eguneko giza eskubideen urratze prozesu guztiekiko memoria kirtikoa ere, etorkizunari begira berriz ez egiteko bermeak ezartzeko lagungarri.
URRIAK 7
12:00: Hasiera ematea
12:15: Faxismoa Europan
- "Europako gerra zibila eta faxistizazioaren kontzeptua" (Ismael Saz, Valentziako Unibertsitatea)
14:00: Bazkaria
16:30: Memoriaren garrantzia
- "Memoriaren ikuspegi etikoa" (Manuel Reyes Mate, CSIC)
- "Iraganaren kudeaketa publikoa: zer-nolako europar memoria" (Ricard Vinyes, Bartzelonako Unibertsitatea)
- "Emakumeak: Garaituak, errepresaliatuak eta erresistentzia-egileak" (Mary Nash, Bartzelonako Unibertsitatea)
URRIAK 8
9:00: Memoriaren tokiak
- "Heriotza-tokiak, oroigarri biziak. Memoriaren tokiak Europan" (Jordi Guixé, EUROM)
- "Exhumazioak eta memoriaren politikak" (Francisco Ferrándiz, CSIC)
12:00: Autobusaren irteera
13:00: Emakume errepresaliatuen eskulturaren inaugurazioa (Peralta/Azkoien)
14:30: Bazkaria
16:30: Bisita Sartagudako Memoriaren Parkera
URRIAK 9
11:00: Bisita Ezkabako gotorlekura eta botilen hilerrira