306 lanpostu aterako ditu Lan Eskaintza Publikoaren deialdira Osasunbideak, 2017ko urtarrila eta urria bitarte. Honako hauek dira: 147 erizain lanpostu; lehen arretarako, 25; 23 pedriatra; 85 bestelako espezialitateetako medikuak; 16 fisioterapeuta; sei emagin; eta dietista bat.
Horiek guztiak epe ezberdinetan deituko dituzte etsaminetara. Sindikatuak kexu dira eskaintzarekin, "urria" baita, euren hitzetan.
Nafarroako Gobernua ere horren jakitun da, "guztiz ez nahiako" baita ateratako deialdia, haren aburuz ere, dena dela, "estatuko arautegiak ahalbidetzen duen %100 da".