Udal solasaldian, Iruñerriko hiru punta ezberdinetatik etorritako zinegotziak gurean: Berriobeitiko Koldo Abrego, Barañaingo Ainhoa Oyaga eta Noain-Elortzibarko Aitor Perez. Musika garaikidea izan dugu Urtzi Iraizoz txistulariaren eskutik. Asteburuko zine estreinaldiak eta Osasunaren biharko partidaren aurreko kronika ere gaurko saioan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!