Udaltzaingoa "berritzearen" alde azaldu da Bildu, udaltzain kopurua gutxitu gabe

Euskalerria Irratia 2016ko irailaren 30a

Argazkia: Joseba Asiron Iruñeko alkatea.

Udaltzain gutxiago eta "gatazkak bideratzeko bestelako pertsonak prestatzea" proposatu du Aranzadik; Asironek, haatik, dio hori ez dela bidea eta "berritzearen" alde azaldu da.

"Bederatzi udaltzaineko zifra estratosferikoaz mintzatzen ari gara. Hori da arazoaren benetako tamaina". Esan du Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Aranzadik egindako proposamenaren karietara: 50 udaltzain gutxiago izatea proposatu du Aranzadik; egun, 404 dira eta 350 izatea da udal talde horren asmoa.

Asironek, ordea, lehentasuna "polizia eredua aldatzea" dela esan du, Udaltzaingoa "berritzea", alegia, eta horregatik dagoela martxan Udaltzain Eredu Berria lortzeko plana.

Gogorarazi du, bidenabar, langileriaren artean egondako zatiketak eta ezin ikusiak, Santamariaren gestioa medioa, eta "egonkortzea" da, horren ondorioz, alkatearen apustua.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!