Metropoli Forala 2016-09-28

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 28a, 11:47

Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez eta Ezkerrako Joseba Ezeolaza izan ditugu. Nafarroako hainbat suhiltzaile Grezian izan dira errefuxiatuekin azken hilabeteotan. Bi asteko txandak egin dituzte. Xabier Ziriza eta Santi Gonzalez haien esperientzia azaldu digute. Kanpalekuetan ez dira bakarrik ibili. Boluntario talde bat ere aritu da lanean: Bego Cestau eta Saioa Cuenca. Eider Madina kazetariak musikari ezagunen ondoan izan ziren musikari ezezagun zenbait ekarri dizkigu: Maria Anna Mozart, Fanny Mendelssohn eta Clara Wieck Schumann. Iñaki Redin, Tiro Poligonoaren kontrako Asanbladako kideak, Bardeako Ekaitza operazioa azaldu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!